Itxi

Drogak pandemian garaian

Ai Laket!!: "Konfinamenduan drogak are aizunduago salduko dituzten beldur gara"

Bi hilabete barrena dira osasun larrialdia ezarri zutela. Kalera atera ezinda egon gara denbora luzean, baina droga salerosketa eta kontsumoa ez dira geratu. Ai Laket!! taldeak ere lanean segi du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arrisku murrizketarako droga erabiltzaileen euskal elkartea da Ai Laket!!. Gasteizen, Errementari kaleko 43an, Ai Test Gunea jarri zuten aspaldi herritarrei droga analisiak egiteko zerbitzua eskainiz. Konfinamendua ezarri zutenetik beren jardunari eusteko bide berriak asmatu eta analizatzeko drogak Bilbon eta Donostian ere jasotzen dituzte. COVID19aren garaian zerbitzu horri eustekoko erakutsitako borondateagatik aitortza egin die Pompidou taldeak, droga gaietan Europar Batzordeak duen erakunde aholkulariak.

Ai Laket!! taldekoak kezkatuta daude egoera normal batean droga kontsumoan ohikoak diren ohitura batzuk arrisku handikoak direlako orain -botila beretik edatea lagun taldeak edo porro bat ezpainez ezpain ibiltzea adibidez- . Bestalde, herrialdeen arteko muga ixteak, legezkanpoko drogak lortzea zailagoa dela diote. Eta droga horiek aizunduta, alegia beste substantziak nahastuta, saltzeko arriskua handiagoa dela. Nahiz eta oraindik ez duten horrelakorik detektatu oso kontuan hartu beharreko auzia dela diote, arazo larria lekarkeelako.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)