Kargatzen...
Itxi

Elizak konfinamenduan

Deseskalatzerako prestatzen ari dira Euskal Herriko elizak, denak ez ordea

Maiatzaren 11tik baimena baduten arren, eliza askok itxita jarraitzea erabaki dute %30eko aforoa eskas delako, jenderik gehiena adinekoa eta desinfekzioak lan handia eman dielako.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Baztanen astelehenetik dira zabalik elizak Javier Azpiroz Elizondoko apezak adierazi digunez eta jendea gogoz itzuli dela mezetara. Pandemia garaian egiterik izan ez dituzten 21 hileta elizkizun noiz eta nola egin aztertzen ari dira, horixe izan da eurentzat gogorrena: galdu dituzten herritarrak ezin agurtua hileta eginez. Gernikako Andra Marin apez da Jesus Llarena arduraturik zen, % 30 aforoa motz ez ote zaien geratuko eta eliza beteta sartzerik ez dutela esatea gogorra egiten zaie. Benantxio Otaegi Elgoibarko San Bartolomeko apaizak garbi du: % 50eko aforoa baimentzen ez duten arte ez dira hasiko mezak ematen, maiatzaren 30ean hasteko asmotan dira.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)