Pandemia eta kazetaritza
Kazetaritza laguntzeko Googlen larrialdiko funtsetik 15.000 dolar jasoko ditu NAIZek
Iñaki Altuna NAIZeko zuzendariak azaldu ditu Kaliforniako konpainiak laguntzak emateko ezarri dituen kriterioak eta prozedurak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mundu osoko hedabide txiki eta ertainek egindako 12.000 eskaera inguru jaso ditu Googlek. Kaliforniako konpainia hasi da iragartzen zein mediori emango dien laguntza. Euskal Herriko hiru talderen eskaerak, ebhintzat, onartu dituzte. NAIZ, MEDIABASK eta GOIENAri diru ekarpena egingo die Googlek, beren kazetaritza proiektuei eutsi diezaieten.
Iñaki Altuna NAIZeko zuzendariak azaldu du Google-ek egindako deialdira ez ezik Facebook-ek egindakora ere aurkeztu zutela eskaera. 'Google-en erabakia 'ezustean' jaso dutela adierazi du, eta, beste komunikabide askori bezala, NAIZi "pandemiak arazo logistiko eta ekonomikoak" ekarri dizkiola azaldu du, publizitate eta harpidedun galeran adibidez.