Ekintzailetasuna
Petgarbi, maskota garbitzeko lokala, konfinamendu amaieran sortutako ekimena
Animalia zaletasuna eta ekintzailetasuna uztartu eta apustu egiteko aholkatu zion izekok. Eta, bai, Sheila Villanueva urretxuarrak herriko Iparragirre plazan jarri du maskoten garbitokia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Urte batzuk Extremaduran animalia artean bizitzen eman ostean itzuli da sorterrira Sheila Villanueva. Emakume gaztea hau ez da albotik begira egotekoa, eta krisi hotsa burrunba bihurtu den garaian bertan ireki du Petgarbi negozioko atea: maskota garbitzeko lokala, Urretxun.