Kargatzen...
Itxi

Kultura

Chillida Leku ireki dute, udako solstizioa ospatuz

Pandemiak eraginda hiru hilabeteko itxialdia egin du museoak. Mikel Chillidak, museoko garapen zuzendariak, kulturak duen gaitasun sendatzailea nabarmendu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iceberg dantza emankizuna izan da irekierako ekitaldi nagusia. Myriam Perez Cazabon koreografo oiartzuarrak azaldu du berak sortutako dantza ikuskizunaren jatorria eta esanahia.

Mikel Chillidak 'Buscando la luz I' ('Argiaren bila I') lanaren zaharberritzeaz xehetasunak esplikatu dizkio Jon Artano erreportariari, eta museoarentzat irekierak duen garrantziaz ere hitz egin dio. Bizi dugun garai makur honetan kulturara ezinbestekoa dugula azpimarratu du.

Zabalaga baserriaren inguruan hainbat iritzi ere bildu dituzte Amaraunean, ordezkaroi politiko zein herritarrenak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)