Digiatala
Triunbiratua amaitu da, biba triunbiratua!
Josu Lezameta, Joxe Rojas, eta Benito Fizek gaur egin dute despedidakoa Amaraunean. Beti bezala kontu jakingarriak ekarri dituzte, umore alaiz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
10 urte, 8 hilabete eta 17 egun pasa dira hirukoak 'Amarauna' saioan debuta egin zuenetik… 2009ko urriaren 4an izan zen. Sarelari aitzindariak zirelako hasi ziren eta, nekagaitz, puri-purian dauden gaiak ekarri dituzte urte horietan guztietan IKTen jirako mahai ingurura. Denetariko kontuak haizatu dituzte Euskadi Irratiko mikrofonoetatik. Internet eta mundu digitala hobeto ulertzeko gakoak eman dituzte, edonork ulertzeko moduan azalduz gairik sakonenak. Gainera analisi burutsuak pasadizo eta albiste-printza xelebreekin gatz-pipertzen jakin dute. Mundiala izan da hiruren emana. Hasierak du amaiera zor, ordea, eta hauxe duzue hirurek elkarrekin egindako azkena.