Kargatzen...
Itxi

Gizartea

Eliza ireki dute Zestoan, tximista batek kanpandorrea suntsitu eta bi urte eta erdira

Mikel Arregi alkatearekin, Koldo Intxausti herriko apaizarekin, irekierara joan den Jose Ignacio Munilla gotzainarekin eta gotzainaren aurka protesta egin duten herritarretako batekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2017ko abenduaren lehena ez dute ahaztu Zestoan. Ostirala zen eta gauez ekaitza lehertu zen. Tximista beldurgarri batek elizako kanpandorrea jo eta lehertu zuen. Kalte handiak eragin zituen baina, zorionez, inork ez zuen minik hartu. Kanpandorrea, eta elizako beste gune batzuk, bere onera ekartzko lanetan bi urte eta erdi  eman dituzte.

Irekiera egunean izan da 'Amarauna' Zestoako kanpai hots berria jaso, eta herritarren iritziak biltzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)