Kargatzen...
Itxi

Sanferminak

Villavesaren entzierroa, antropologo baten begiradatik

Josu Ozaita ikerlariak UEUren eskutik kaleratu du bere azterlana, liburu bihurtuta: Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Jaiak bai zientzia ere bai!" pentsatu zuen Josu Ozaita Azpiroz. EHUn egindako antropologia lanak burutzeko ikerketa lana sanferminetan egitea otu zitzaion. Hiri buruzagiko jaietan hamar egun eman zituen landa-lana eginaz (eta parranda bat ere bai). Euskal Herriko festarik handienek eman diguten azken errituala  aztertu du, ganberrismo huts gisara aurkezten duten diskurtsoei axalekoegi iritzita. Gaupasero samalda batek berritzen du urtero zeremonia eta, ikerlariaren esanetan, "antolaketa desantolatu xamarra" duen arren begibistakoa da "Nafarroako eta Iruñeko historia hurbileko ikur nagusiak" daudela happening transgresore horretan. 80ko hamarkada erdialdetik sanferminei akabila ematen dien ekintzaren bilakaera eta idiosinkrasia aztertu ditu Amaraunean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)