Homofobia
Olatz Urkia Beijingen jasan duen eraso homofoboaz aritu da
Bi gizonek kolpez eta irainez eraso zioten Olatz Urkia kazetariari. Berak bizitakoa eta bizitakoak eragindako gogoetak konpartitu ditu Amaraunean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ondo dago Olatz Urkia. Eta sufritu duen erasotik osatzeko, bere bizipenaz hitz egiteak ondo egin dio. Kontatu du nola izan zen erasoa eta nolako odisea izan zen gero salaketa jartzea komisaldegian eta ospitalean. Azpimarratu du eraso homofoboak nonahi gertatzen direla, eta gisa honetakoak ez direla ohikoak Beijingen. Bazterkeriarekin amaitzeko lan handia dagoela uste du, LGTB+ mugimenduak ikusgarritasuna irabazi behar duela, eta lege aldetik asko falta dela... Baina baikortasun izpiak ere utzi ditu: "Sexu berekoen ezkontza pertsona gehienek onartzen dute Txinan, legezkoa izan ez arren".