Itxi

Bikote harremanak

Konfinamenduak dibortzio eskaera handitu du

Garbiñe Larrarte abokatuarekin eta Izar Arregi psikologoarekin aztertu dugu gaia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Ezkontza hausteko eskaria asko igo" dela dio Gabiñe Larrate abokatuak. Bere bulegoan bikote gazteak baino gehiago azaldiu dira ezkonduta urte asko daramaten bikoteak. Bere ustez itxialdiak bizipen intentsoak ekarri dizkigu elkarbizitzan eta horrek "harremanak indartu edo pitzatu ditu; eta lehendik kili-kolo zeuden harreman batzuei kolpe erabakigarria eman die". Larratek erantsi du banatzeko nahia gauza bat dela eta banaketa egin ahal izatea beste bat, gaitasun ekonomikoaren baitan dagoekako askotan: "Banaketa on bat izateko diru asko behar da".

Izar Arregi psikologoak uste du behartutako etxealdiak lehendik zeuden arazoak azalerazi dituela. "Konfinamendua harremanaren ispilu bat izan da" bere iritzira eta horrek "beldurtu" egin dezake, baina baita "begiak ireki ere".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)