Korosagasti filma
"Korosagasti", Beizamako hilketari buruzko film berria
Uztailaren 18an, Azpeitian estreinatu zuten "Korosagasti" filma. 200 ikusle inguru elkartu ziren Soreasu Antzokian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Uztailaren 18an, 19:00etan estreinatu zute "Korosagasti" filma, baina ez zen emanaldi irekia izan, filmean parte hartu zutenentzako eta prozesu guztian ondoan egon direnentzako izan zen.
"Korosagasti" filmak 1926. urtean Beizama herrian gertatutako ama-alaba batzuen hilketaren istorioa kontatzen du.
Asier Sustaeta "Korosagasti"ko zuzendariak prozesu guztian bolondres eginiko lan guztia goraipatu du. Erabaki Produkzioaken lehen film luzea izan da.