Itxi

Marokora oporretan

Aurten ezin errepidez Marokora joan familia ikustera, itxita dago errepidezko muga

Martxoaren 13tik itxita dago Ceuta eta Melillatik Marokoarako errepide-muga. Beraz, Marokon familia duten europarrak abuztuko bisitarik gabe geratuko dira. Penaz kontatu digute Irati eta Garibak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Frantziako eta Italiako portu bitatik eta aurrez lotutako hegazkin hegaldietan bakarrik irits liteke uneotan Marokora Europatik. Aukera hori, ordea, oso garestia da urtero familia bisitatzera joaten den familia gehienentzat. Gariba Durangotik eta Irati Ormaiztegitik joan ohi dira urtero hil osoa pasatzera Marokoko familia bisitatzera. Aurten ordea, koronabirusaren krisiaren ondorioz muga itxita egonik ezinezkoa izango dute bisita hori egitea eta hurrengo urtera arte atzeratu beharrak nahigabea sortzen diete.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)