Itxi

Masifikazioa mendian

Mendiko turismoa, inguruan bizi direnen ikuspegitik

Iritzi kontrajarriak bildu ditugu gai honen inguruan. Arlo ezberdinetan aritzen diren bost lagunekin hitz egin dugu eta bakoitzak bere ikuspegia du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Aizkorri Bizirik' taldeko Gaizka de Miguelekin, Donaixti Ibarreko Beñat Megelu artzainarekin, Alain Iriart Larraineko auzapezarekin, Ximun Akurtzeberri Larraineko ordezkariarekin eta Irati Turismo Bulegoko Koldo Villalbarekin hitz egin dugu. Eta 'zenbait buru, hainbat aburu' esaera ondo baino hobeto datorkigu iritzi sorta deskribatzeko.

Koronabirusaren ondorioz, tokiko turismoa areagotu den honetan, mendira eta mendi inguruetako herrietarako plana egiteko joera handitu egin da. Batzuen arabera, 'mendira joatea gauza ona da', baina zaborra da arazo iturri kasu gehienetan. Era berean, Beñat Megeluk txakurren gaia ere atera du. Gaizka de Miguelek, aldiz, aterpetxeen erabilera jarri du mahai gainean, eta Larraingo kasuan, turisten etorrerari buruz galdetzean, 'egiturak nahikoak ez direla horiek guztiak baldintza onetan hartzeko' azpimarratu dute. Villalbak landetxeen okupazioa ere izan du hizpide. 

Audioak (1)