Nazioartea
Mari Jose Lasa: "Libanok soluzioa balu, aurkituko zukeen lehenago"
"Besterik ez zuten falta" laburbildu du Lasak. Beiruteko portuan sarraskia eragin zuen eztandak agintarien aurkako protestak eragin ditu, herrialdearen egitura bera dar-darka jarriz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Bihotzaren zati bat" Beirut-en dute Lasak eta bere seme-alabek. Antsi batean bizi dituzte Libanotik datozen berriak astearteaz geroztik. Sumindurak irakitan dauka Mediterraneo ertzeko herrialdea, eta heritarrak agintarien aurka altxa dira. Gainera, talde erlijioso-kulturalen arteko oreka berez da gaitza, eta estualdietan lehenaz gain zailtzen da kazetari garindarrak azaldu duenez.
Ekialde Hurbileko errealitatea urteetan aztertu du Lasak. Libano da ondoen ezagutzen duen herrialdea, hamalau urtez (1997ti 2011ra) bizi izan zen eta bertan. Oso herrialde ederra dela esan digu elkarrizketa abiatu aurretik; eta gero, mikrotik, "askotan, edertasunaren prezioa oso handia" izaten dela. Ederra, sofistikatua, konplikatua, delikatua, hauskorra...
Libanok irtenbide on bat izatea baldintza geostreategikoen baitan dago Mari Jose Lasaren ustez, eta "haize txarrak" jotzen du arlo horretan azken aspaldian. Nazioartetik etorriko den lagntza ere ez dela "doan" izango argi du. Horregatik, eta besterik pentsatu nahi lukeen arren, ezkor hitz egin du Libanoko etorkizunaz. Dena den esperantza zirrikitu bat ere utzi du berriketaldiaren hondarrean: "Nik uste ez dudan nonbaitetik aterako direla pentsatzen dut (...) nahiago nuke gobernu onest bat lortuko balute!".