Malloetako kableak
Malloetako kableak: Araiz bailarako baserritarren XX. mendeko "ingeniaritza"
Aralarko mallopeko belarrak garraiatzeko sistemak mendea bete du. Goi mendietatik behera belar "buixiak" bidaltzen zituzten, mendi goietara iristea zaila zelako eta belarra beharrezko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaintzeko Eletxeko Martin Estangak eman dizkigu Malloetako kableei buruzko azalpenak. Bera izan zen, 1976an belarra garraiatzeko sistema hau erabiltzen azkenekotakoa. 49 egitura daude horrelakoak, goitik behera datorren kableak belar sortak garraiatzen zituen desnibel handiak gaindituz era horretara.