Eneko Atxa eta Oiasso museoa
Atzerriko lurraldeek euskal gastronomian izan duten eragina
Eneko Atxa sukaldariak eta Oiasso museoko Jokin Lanz ekintza teknikariak, atzerriko lurraldeek euskal gastronomian izandako eraginak zein diren azaldu dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oiasso Museokoek 'Kostaldeko euskal sukaldaritza, erromatar garaitik abangoardiara' izeneko erakusketa zabaldu dute. Erakusketa honen bidez, Erromatar sukaldaritzak eta kolonizazio garaiak izandako garrantzia nabarmendu nahi dute. Mende guzti hauetan, hainbat osagai eta sukaldatzeko tresna gureganatu ditugu. Hala ere, erakusketan adierazi dute euskal gastronomiak berezko lau saltsa dituela: beltza, zuria, gorria eta berdea.
Eneko Atxak lau saltsa hauek gure gastronomian garrantzi handia dutela azpimarratu du. Gainera, Euskal Herritik kanpo sukaldatzen diren plater tradizionalak ezagutzeko, langileen artean, ostiralero egiten duten jolasaz hitz egin digu.