Saharako errefuxiatuak
Maskarak, parazetamola eta hidrogela behar dituzte Saharar errefuxiatuek
Nazioarteko mugak itxi egin behar izan dituzte Covid 19a ez zabaltzeko eta horrek laguntzen murriztea ekarri du. Horregatik premiazko elkartasun deia egin diete Euskal Herritarrei JAS elkartetik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
JAS elkarte sortu berria sahararren aldekok gazte aktibistek osatzen dute. Fatimetu Zenan da kideetako bat, eta berak azaldu digu 'Amarauna' saioan zein egoeratan diren Tindufeko Saharar kanpamentuetan. 200.000 lagun, 55 graduko tenperaturan, Covid 19aren amenazupean. Osaun langileek bitarteko gutxi dituzte, eta horrexegatik eskatu dituzte premiazko lau gauza: Maskarak, eskularruak, parazetamola eta hidrogela. Laguntza ekonomikoa ere onartzen dute, jakina. Laboral Kutxako zenbaki honetan egin liteke ekarpen ekonomikoa: ES 22 3035 021962 2190045924. Materiala igorri nahi duenak honako telefono honetara dei dezake: 631136 515. Bestela, Saharar elkarteren batekin harremanetan jarrita ere egin liteke lotura.