Zinea
Arantza Santesteban "918 gau" proiektuaz, eta kontu gehiago, Begoña del Tesorekin
Donostiako Zinemaldiko "Work In Progress" atalerako aukeratu dute Santestebanen lana. Urte amaierarako bukatuta izatea espero du zuzendariak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Espetxean pasatako gau kopuruak eman dio izena Arantza Santestebanen proiektu esperimentalari: 918 gau. Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan elkarrizketatu dugu. "Preso politiko bat zer den, kartzela zer den... estereotipo asko daude. Batzuk betetzen ziren, beste asko ez, eta interesgarria iruditu zitzaidan lehengo pertsona erabiltzea nire kontakizuna egiteko". Baina pelikula harago doa, gerora egiten duen hausnarketa plazaratzea izan da bere asmoa. Berlinen, Iruñean, Bizkaian... aritu dira grabatzen. Amaitzeke dago lana, baina Donostiako Zinemaldiko "Work In Progress" atalerako aukeratu dute.