Zeraingo etxe sozialak
Zeraingo etxebizitza sozial eta ekologiko berriak
Zortzi bizilekuz osaturiko etxebizitza sozialak eta ekologikoak eraiki dituzte Zerainen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Orain dela lau urte jarri zuten martxan proiektua. Zeraingo Udalak, gazteak herrian geratzeko premiaren aurrean, zortzi etxebizitza sozial eraiki ditu.
Etxebizitza sozialak izateaz gain, ekologikoak ere badira. Zerainen, duela 25 urte hasi ziren azoka ekologikoa egiten, eta horren harira, etxe hauek ere bio eraikuntzan oinarrituta egitea pentsatu zuten.
Lehengo astean, jaso zituzten etxeko giltzak. Zortzi bizileku hauek, datozen bost urtetan jabea izango dute.
Maddi Imaz pisua egokitu zaion gaztearekin, Arantxa Ruiz de Larrinaga Zeraingo zinegotziarekin eta Nagoera Tolosa Oreka arkitektu taldeko kideareekin egon gara Zerainen.