Kargatzen...
Itxi

Apple watch Trump gorrotoa

Apple Watch-en bihotzeko faltsuak, sentadillak eta Trumpi Twitter-en opa ezin zaiona

Digiatalean Maite Goñik eta Joxe Rojasek sare sozialek gorroto mezuetarako dituzten arauak aztertu dituzte Trumpen aurkako oldea abiapuntu hartuta. Kokorikotzen gaituen captcha ere ekarri digute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Erloju inteligenteek ohartarazita medikuarengana jo dutenen kasuak salatu du Apple Watchen akatsa eta positibo faltsuen gertaeren berri emanez abiatu dute tartea Amaraunean.  Gailuen erabileraz ere egin dute gogoeta biek teknologiaren tartean. Ondoren, sentadillak egitera behartzen gaituen froga ere aztertu dute. Pertsonak garela ziurtatzen duen atazak, kokoriko jartzera behartzen gaitu erosketak egiten utzi aurretik. Azkenik,  Donald Trumpen kontrako mezuak direla eta sare sozialek gorrotoari jartzen dizkioten hesiak ere ekarri dituzte, bakoitzaren politikak alderatuz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)