Kargatzen...
Itxi

Covid19 eta irakaskuntza

M. Olazabal: "Ikasleen emozioak zaintzea da inportantea aurtengo ikasturtean".

Legorretako Ugaro ikastetxeko zuzendariak ikasleak emozionalki ondo egoteak duen garrantzia nabarmendu digu. Bestalde, proiektuka eta taldean lanik ezin egin duten arren, ondo daramate ikasturtea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

LH 5-eko gelan sartuta, egunerokoaren berri eman digute Ane irakasleak eta gelako 17 ikaslek. Goizean tenperatura hartu eta gelarekin eskuak garbitzetik hasi eta klaseari ekiten dioten artean euren ondoan izan gara. Ondoren, Maite Olazabalek, zuzendariak, aurtengo ikasturtearen martxaz hitz egin digu: ondo doaz, uste baino hobeto ere bai, ez dute kasu positiborik izan, konfinatutakoak bai. Egoera honetan ikasleak erdigunean ipintzea eta haien alderdi emozionala zaintzea daukate lehentasuntzat.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)