Bilbo
Eraikinen sekretuak agerian, Open House jaialdiari esker
Bizkaiko Arkitekturaren festak 4. edizioa du aurtengoa. Normalean bisitatu ezin diren eraikinak barrutik ikusteko aukera eskaintzen ari dira. Gu Bilboko Elkarte Filarmonikoaren egoitzan izan gara.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aurten "Kaleak bizi" goiburua aukeratu dute eta eraikinez gain, hiriko hainbat gune publikoren inguruan gehiago ikasteko aukera ari dira eskaintzen. Andoni Pombo arkitektoa da jaialdiaren antolatzaileetako bat eta berarekin Bilboko Elkarte Filarmonikoaren egoitzan izan gara.
Oharkabean pasatzen den eraikina da, baina Europa osoan akustika onenetarikoa duen aretoa dauka barruan. Aurretik Bizkaiko Foru Liburutegiaren atarian izan gara. Bisitan parte hartzeko zain zegoen arkitekto batekin eta boluntario batekin hitz egin dugu. Guztira 300 boluntario inguruk laguntzen dute jaialdia egin ahal izateko.