Digiatala
Erloju adimendunekiko gehiegizko loturaz eta itzultzaile automatikoen hanka-sartzeez
Anboto astekariko Jone Guenetxeak eta Baleike aldizkariko Gorka Zabaletak sareko itzultzaile automatikoek sortu dizkieten gaizki-ulertuez hitz egin digute
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Teknologia digitalari eskaintzen diogun asteroko tartean, urriaren 25ean, Joxe Rojas eta Maite Goñirekin, erloju adimendunen alderdi positibo eta negatiboei buruz hitz egin dugu. Izan ere, teknologian, bizitzan bezala, denak dauka alde ona eta alde txarra. Baita itzultzaile automatioek ere. Gero eta gehiago, erabiltzen ditugun bilatzaileek edo sare sozialek, itzultzaile automatikoa defektuz dakarte jarrita. Erabiltzaile asko ez dira konturatzen irakurtzen dutena itzultzaile automatiko batek sortua dela eta gaizki-ulertuak ugari dira, ondorioz. Anboto eta Baleike agerkarietako erredakzioetara batek baino gehiagok deitu du kexaka, euren albisteetan irakurritakoekin harrituta edo haserre. Itzultzaile automatikoek euskarazko testuak gaztelerara pasatzean ez dituzte hitz guztiekin asmatzen eta, adibidez, "baheketa selektibo"-ren ordain "secuestro selectivo" irakur zitekeen Anboton argitaratutako albiste baten Facebookeko itzulpenean. Anekdota barregarria izateaz gain, komunikabideen sinesgarritasuna ere kolokan jartzen da horrelako akatsekin. Entzun hemen tertulia osorik!