Kargatzen...
Itxi

James Randi

Iruzurgileak agerian uzten zituen magoa hil da

GORKA OTAEGI

James Randi erreferente izan da mundu osoko eszeptikoentzat. Magia eta showa baliatuz lotsagorritu egin ditu ustez botere paranormalak zituzten hainbat lagun. Baita Uri Geller bera ere.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Gezurti ondradua zen, gezurra esaten zuen, baina, ekintza onak egiteko". Ane Lindane umoregile eta aurkezle eszeptikoak penaz hartu du James Randiren heriotza. "Erreferente izan da niretzat eta mundu osoko eszeptikoentzat", adierazi du gogoratuz nola utzi dituen agerian "jendea engainatuz" dirua egiten ari ziren hainbat iruzurgile: sasi-sendalariak, ustez botere paranormalak dituen jendea... Baita ustez goilarak  tolestu eta apurtzen zituen Uri Geller bera ere. Randi "agure maitagarria"ren "bizitza harrigarria" laburbildu digu Lindanek.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)