Minbizia
"Zelulak elkarrekin harmonian bizi beharrean, bat gaiztotzean sortzen da gaitza"
Iker Badiola EHUko ikerlari eta irakasleak minbizia zer den ulertzeko liburua idatzi du. "Cangrejo de Troya" jarri dio izenburua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Minbizia nola sortzen den, metastasia zer den... hainbat galderari denok ulertzeko moduan erantzuten die liburu honetan Iker Badiolak.
Mundua birus batek dantzan daukan honetan, minbizia norbere barruan sortzen da. Zelulez osatuta gaude eta horietako bat gaiztotzen denean agertzen da gaitza. Zelulek akatsa izatea zoriz gerta liteke, baina kanpoko agenteek ere izan dezakete zerikusia gaiztotze horretan. Eguzki izpiak, kutsadura, tabakoaren kea, jaki ez osasuntsuak... guzti horiek eragin dezakete zeluletan. Horregatik "loteria txartel gehiago ez erostea" da gakoa Badiolaren esanetan.
Ikerlari eta irakasleak esan digu, etorkizuneko erronkak gaiztotutako zelulak guztiz suntsitzea eta metastasiari aurre egingo dioten botika eta tratamendu berriak lortzea direla.