Itxi

Udaltzainak pistola Eibar

Udaltzainek pistola? Eibarkoek epaileen aginduz eramango dute eta beste herrietan?

Azaroa baino lehen suzko armak erabiltzen hasi behar zutela agindu zuen Gorenak. Emilio Grajera Eibarko udaltzainak azaldu digu egoera eta Erneko Iñaki Andonegik gainerako herrietako erabilera azaldu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 251 herrien artean, 43 dira udaltzainek armarik erabiltzen ez dutenak, gainerakoetan bai ordea. Eibarko udalekoak ere aurki hasiko dira pistola erabiltzen. Emilio Grajerak kontatu du epaia betetzeko luzapena eskatu duela udalak eta koronabirusa dela eta formaziorik jasotzeko modurik izan ez dutenez, luzatu egin dietela epea.  Arkautiko akademiatik irtendako udaltzain gazteentzat lanabes arrunta da pistola Grajerak dioenez. Iñaki Andonegik erantsi du, zenbait egoeratan beharrezkoa dutela udaltzainek armatuta joatea eta ezin dela ulertu herri guztietan kriterioa bateratua ez izatea. Arantxa Urretabizkaiak eta Onintza Enbeitak gogoeta erantsi diote egoerari.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)