Itxi

U.Mayor: aztarnariak Durangon

"Hutsune bat daukagu. Kasu asko sortzen dira beste positibo batekin loturarik gabe"

Aztarnarien lana eta arakatze-irizpideak hobetzeko asmoz ikerketa jarri dute abian Durangoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Ugo Mayor ikerlariak eman dizkigu argibideak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ugo Mayor buru duen ikerketa taldearekin harremanetan jarri da Durangoko Udala, "zientzia-komunitateari laguntzeko".

Herrian egindako baheketan 110 kasu positibo atzeman dira, laginen % 1,8k eman dute positibo, eta horiei egin zaie ikerktean parte hartzeko deia.

Ugo Mayorrek azaldu du baheketa aurreko 7 egunetan familia unitateak zein ekintza mota egin duten galdetuko zaiela. Garraioa, lana, eskola... Gakoren bat topatu nahi dute, egungo lana hobetzeko balio dezakeena. Detektibe lana egingo dute hortaz, atzera begira jarrita. 40-50 galderako galdetegia osatu dute eta era anonimoan bete ahal izango du parte hartu nahi duenak.

Transmisio kateen definizioa falta dela ikusten dute, eta kontaktuaren definizioa hobetu litekeen aztertu nahi dute.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)