Espaziora iristea amets
Koheteak eraiki eta jaurtitzen dituzte EH Aerospace taldeko espaziozaleek
GORKA OTAEGI
Hamasei urteko bi gaztek abiatu zuten proiektua Donostiako Tabakaleran. Kohete bat 100 km-ko altuerara jaurtitzea da beraien ametsa
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Espazio-frikitzat" dute beren burua, autodidaktak dira eta 200 kilometroko bidaiak egiten dituzte beren "Pegasus" suziriak jaurtitzeko. 2006tik, hamar laguneko talde bat koheteak diseinatu eta eraikitzen ari da Donostiako Tabakaleran. Gehienak gazteak dira eta Euskal Herria Aerospace elkartea oasatzen dute. Ekain Larrañaga eta Mikel Garin partaideekin izan gara Tabakaleran bertan, Ibai Zabaleta Medialab Laborategiko koordinatzailearekin batera.