Itxi

Elikagaien bilketa handia

"Pentsatzen nuen inoiz ez zitzaidala pasako niri jateko laguntza eskatu beharra"

Adineko egoitza batean lanean ari zela COVID 19-a harrapatu, lanik gabe geratu eta lehendabiziko aldiz laguntza eske Hernaniko elikagai bankura jo behar izan duen gazte baten lekukotza jaso dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Lotsatuta" joan zela onartu digu gazteak, baina elikagai bankukoek egin zioten harrerak "ondo" sentiarazi zuela azaldu digu.

Momentuz behin bakarrik jaso du laguntza, makarroiak, atuna, esnea, barazkiak... Berriz ere lana aurkitu eta laguntza gehiagoren beharrik ez izatea espero du.

Gaur amaituko da Hego Euskal Herrian elikagai bankuei laguntzeko bilketa handia. Batez ere laguntza bonoak ari dira eskatzen aurten, COVID-a dela eta.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)