Kargatzen...
Itxi

Abesbatzak

Isiltzeko asmorik ez

Abesbatza asko mutu utzi ditu COVID 19ari aurre egiteko neurri sortak, baina ez denak. Errenteriako "Landarbaso" eta Igorreko "Luis Iruarrizaga" koruen adibidea jaso dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Landarbaso"koak segurtasun neurri denak hartuta ari dira entseatzen. Musuko eta guzti, Leteren omenaldiara begira gogotsu ari direla lanean kontatu digu Iñaki Tolaretxipi zuzendariak.

"Luis Iruarrizaga"koak, berriz, elkartu ezin eta entseguak online ari dira egiten. Kide guztiak ez dira moldatzen, baina erdiak baino gehiago bai. Irune Elexpe abesbatzako kideak azaldu digu jarraitu egin behar dela, "COVID-a baimen gabe sartu da gure bizitzetan eta ezin gaitu geratu". 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)