Kargatzen...
Itxi

Atarrabi eta Mikelats

"Ongia" eta "gaizkia" hezurmamitzen dituzten aktoreak Lukas eta Saia Hiriart

Eugene Greenen "Atarrabi eta MIkelats" filmeko protagonistekin hitz egin dugu euren lanaz Baionako Atalanta zinearen atarian. Aste honetan estrenatu beharreko filmea zen, Covid 19ak eragotzi du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Atarrabi eta Mikelats, euskal mitologiako bi pertsonaia: Mari eta Sugarren bi semeak dira. Atarrabi da zintzoa eta Mikelats gaiztoa. Atarribik irudikatzen du ONGIA, Mikelatsek GAIZKIA. Lukas eta Saia Hiriart lehengusuek, filmako bi protagonistek, ez zuten ezagutzen mito hori. Eugene Green zuzendariari esker ezagutu dute eta gustura lan egin berarekin. Biek aitortu digute gizon berezia dela, atmosfera berezia eta energiaz betea sortzen duela filmak egiterakoan. Gsutura dira Baiona eta Ezpeletako 22na urteko bi mutilak pelikulan izandako esperientziarekin.

Audioak (1)