Buru osasuna eta generoa
"Egoera berdinean emakumeei maizago diagnostikatzen zaizkie buruko gaixotasunak"
EHUko OPIK taldeak egindako ikerketak agerian utzi du, depresioa eta antsietatea sarriago diagnostikatzeaz gain, psikofarmakoak ere gehiagotan agintzen zaizkiela emakumeei gizonei baino.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Amaia Bacigalupe irakasleak azaldu digu hau ez dela medikuen praktika txarraren ondorio. "Genero estereotipoak" sartzen direla tartean dio, eta horien ondorioz, hain justu ere, "oso litekeena da gizonezkoei behar baino gutxiago diagnostikatzea eta botikak behar baino kasu gutxiagotan agintzea".