Ordu digitala
Digi-atala: Euskal Twitch-lariak eta "euskal Alexa"
GORKA OTAEGI
Twitch bideo-emankizunen plataforma euskaratu dezaten eskatzeko "3000 Twitz" kanpaina eta ahots bidezko lehen morroi euskalduna aste honetako ordu digitalean
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gitarra ikastaroak, kontzertuak, bideo-joko partiden kontaketak, hegaldi simulatuak... Egunero, milioika lagun erakartzen dituzte Twitch plataforman era guztietako bideo-emankizunak eskaintzen dituzten "twitchlariek". 34 hizkuntzatan erabil daiteke plataforma; ez, ordea, euskaraz. Hori aldatzeko, Game Erauntsiak eta bideo-jokozaleek abiatu dute "3000 Twitz" kanpaina. Iruñe Astitz antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak.
Libe Mimenzak eta Egoitz Gonzalezek asmakuntz ainteresgarri bat ere ekarri digute: ahots bidezko lehen morroi euskalduna (euskal Alexa). "Zein ordu da?" edo "Zein egun da hau?" dira momentuz erantzun ditzakeen galdera bakarrak.
Microsoft-ek langileen produktibitatea kontrolatzeko sortutako sistemaz eta adimen artifizialaz sortu eta saltzen diren pertsona artifizialen argazkiez ere aritu dira.