Ordu digitala
Digi-atala: Nortasun agiria telefonoan eramateko aukera iragarri du Espainiak
GORKA OTAEGI
NAN txartela telefono-aplikazio bategatik ordezkatzeko lanean ari dela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. DNI 4.0aren abantaila eta desabantailez aritu gara Maite Goñi eta Joxe Rojas-ekin
Your browser doesn’t support HTML5 audio
NAN txartel fisikorik gabeko mundua gero eta gertuago dago. Espainiako Gobernuak iragarri du DNI 4.0 delakoaren bidez hiritarrek aukera izango dutela Nortasun Agiria sakelako elefonoan eramateko, aplikazio bat instalatuz. Berrikuntzari abantaila adina desabantaila topatu dizkiote Maite Goñi eta Joxe Rojas digi-adituek. ETBko "Hondar Ahoak" telesailera jolasteko hitzordua egin duten bideojokozale batzuekin ere hitz egin dugu, eta bukatzeko, euskarazko foro berri bati buruz eta abeslarien ahots eta kantakerak imitatzen dituen sistema batez ere aritu gara.