Plasma emaileak
Covid-19a gainditzen laguntzeko plasma emaileak
Covid-19 pasatu duten pertsonen plasma kutxatuta daudenei txertatzen zaie gaitza gainditzeko asmotan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Datorren osteguna, abenduak 17, egun seinalatua da. Egun horretan egingo da EITB-ren aurtengo Maratoia, biltzen den dirua, covid-19a ikertzeko erabiliko da.
Hainbat ikerketa lerro ditu martxan euskal osasun sistema publikoak covid-19a gainditzeko. Horietako bat, plasma bidezko terapiaren ingurukoa da. Alegia, gaitza gainditu duten pertsonen plasma, gaixorik daudenei sartzea.
Guk Jokin Uranga eta Jabi Ayesa plasma emaileren lekukotasunak jaso ditugu. Bi plasma emaileek, covid-19 gainditzeko euren aletxoa jarri nahi izan dute.