Kargatzen...
Itxi

Justizia

Zinpeko epaimahaikide izateaz

Pako Aristi idazleak gutuna bidali zion epaileari "nik ez dut hau egin nahi" esanez, baina eskaera ez diote aintzat hartu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bi urtean behin egiten da zozketa. Irailean egin zen azkenengoa eta EAEn 2.700 eta Nafarroan 1.500 pertsona aukeratu zituzten. Datozen bi urteetan prest egon behar dute, agian zinpeko epaimahaikide izan beharko baitute epaiketa batean.

"Desobedientzia pasiboa" martxan jartzeko asmoa agertu du Aristik. Joan behar badu joango dela, baina isilik egongo dela eta ez duela botorik emango adierazi du, "inoiz norbait kartzelara bidaltzeko".

Gai honen inguruan gogoeta egin digute Arantxa Urretabizkaiak eta Onintza Enbeitak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)