Kargatzen...
Itxi

GASTRONOMIA

Ogi zaharra izan da gastronomia tarteko protagonista

Beatriz Otxotorenak Ogi Koskorra garagardoa aurkeztu digu eta Dani Lasa sukaldariak eta Mikel Garaizabal enologoak ogi zaharrarekin egin ditzakegun janariak eta bertoko garagardoak proposatu dizkigute

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ogi zaharra janari askoren oinarria da eta hola erakutsi digute gaurkoan Dani Lasa sukaldariak, Mikel Garaizabal enologoak eta gaur Amaraunera urreratu den Ultzama Fundazioko Beatriz Otxotorenak. Ogi Koskorra izeneko garagardoa merkaturatu berri dute Ultzama Fundazioak, Morlaco zerbeza artisauak eta Kondaira. Garagardo honen berezitasuna bere elaborazioan dago: ogiarekin egiten da eta Beatriz Otxotorenak kontatu digu nola egin zuten ogiaren aukeraketa. Bi zerbeza mota merkaturatu dituzte: Amber Large eta lager Bock eta biek ere arrakasta handia izan dutela kontatu digu eta non saltzen duten ere esan digu.

Dani Lasa sukaldariak bestalde ogi zaharrak batez ere antzina gure plateretan izan zuen garrantziaz hitz egin digu eta pare bat errezeta ere eman dizkigu. Eta Mikel Garaizabal enologoak Euskal Herrian garagardoaren aintzindariak izan ziren Arbelaitz familiaz hitz egin digu eta baita sortu berri den Basque Beer elkarteaz.

Audioak (1)