Kargatzen...
Itxi

Ibilbide luzea

Maria Rosa Larrañaga eta Mari Jose Artano, Kaiako eta Elkanoko amak eta arimak

60ko hamarkadan hasi ziren biak lanean. Parrilan egindako arraina izan dute bi jatetxeek urteotan bereizgarri.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Badira erretiroa hartu zutela urte batzuk, baina oraindik orain joaten dira beren semeei laguntzera, nahiz eta orain pandemia dela eta jatetxe biak itxita dauden.

Bost hamarkada baino gehiagoan egindako lanaren aitortza gisa, ibilbide profesionalari BMW gastronomia saria jaso dute berriki.

Kaiako jangelan egin dugu hitzordua biekin. Garai bateko negozio bazkariak, ia amaitzen ez ziren lanegunak, bezeroekin izandako harremana... izan ditugu hizpide.

Audioak (1)