Digi-atala
Norberaren izen-abizenak itzultzeko moda sortu duen mutila elkarrizketatu dugu
GORKA OTAEGI
Azken orduetan ehunka dira beren izen-abizenak Google Translator itzultzailean sartu eta aplikazioak emandako itzulpen bitxiak sareetan argitaratu dituztenak. Ander Agirre legorretarra izan zen lehena
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Txio honegatik liatu detena... ". Hala adierazi du bere harridura Ander Agirre 28 urteko legorretarrak. Urteberri egunez Txiokatu zuen Google Translator itzultzailean "Beñat Zinkunegi" edo "Aitziber Muguruza" bezalako izen-abizenak sartuta, aplikazioak "demasiado montañoso" edo "el primero en ser reprendido" bezala itzultzen zituela. Geroztik, ehunka izan dira beren izen-abizenekin txantxa bera egin duten txiolariak. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaurko Digi-atalean.
Luistxo Fernandez eta Gorka Juliok bestelako gaiak ere ekarri dizkigute: teknologia bidez egiten ari diren covid-19aren kontrako ikerketak edota Donostian ezarri duten Dbizi bizikleta publikoen sistemak dituen berezitasun teknikoak.