Artxandape Ikastola
Ikasleak motibatu, errutinarekin apurtu, ikasi eta gainera saria jaso du Artxandapek
Steam Euskadi Saria jaso du Bilboko Artxandape Ikastolak "Neuronak martxan" izeneko proiektu metodologiko berriarengatik. "Amarauna" saioak bertatik bertara ezagutu nahi izan du euren lana.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ikasgaik lanbide bihurtzen dituen metodologia berria garatu dute Artxandape Ikastolan. Bigarren Hezkuntzako Ikasleek enpresa bat erreproduzitzen dute konponbide teknologikoa merkaturatzeko. Euskadi mailan aurkeztutako 133 proiektu berritzailerekin lehiatu dira; baina eurena izan da aukeratua eta Steam Euskadi Saria lortu dute.
Nola aritzen diren jakin nahi izan dugu "Amarauna" saioan eta ikastolara bertara jo dugu. Zuhaitz Bilbao Artxandapeko DBHko ikasketaburuarekin eta Amaia Landajo irakaslearekin egin dugu hitzordua. Bi ikaslerengana ere gerturatu gara euren iritzia ezagutzeko asmoz; amaitutako proiektuen artean ere ibili gara.