Aurrekoz atzera
"Verdurita-plaza entzuten diodanean norbaiti apatrida bihurtuko naiz"
Mehea asko estimatzen jendartean bizi gara, denak behar du mehe eta hortik,Txikigarria noiznahi erabiltzen dugu jendarte mehe-zale eta umetu honetan. Txostentxo batez kaleratuko dute langilea ere.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Andoni Egañak aitortu digu "aurrekoz atzera" ezin dituela jasan tokiz kanpoko txikigarriak. Dena dela gaur egun "verdurita", "tomatito", "vinito" edateko gogorik ez balu bezala... horrek hala ere, baluke tradizioan oinarririk, Maritxu eta Bartoloren kantuari men eginez. Txikigarriei buruzko gogoeta eta adibide zerrenda luzexkoa aste honetako aurrekoz atzera atalean Andoni Egañak.