Boilurraren sasoia da
Diamante beltza, patata majikoa, hauts bihurtuta edo xafletan: boilurra
Usain sarkor eta zapore bereizgarria duen elikagai luxuzkoa. 1.000 euroan saltzen dute kiloa. Amaia Uribarrik Angeluko azokatik kontatu du sekulako arrakasta duela Marsellatik datozen boilur beltzek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Boilur beltzaren sasoia da oraintxe. Nafarroa eta Arabako aleak biltzen diharduten garai honetan, Dani Lasak boilurraren ezaugarriez hitz egin digu. Zuhaitz sustraiekin batuta sinbiosia egiten duen onddoa oso berezia da usainez batez ere. Goi mailako sukaldaritzan oso preziatua.
Badira egun berean, goizeko ordu oso txikitan boilurrak bildu eta egun berean, Estatu Batuetara eraman eta han jandakoak. Amaia Uribarrik Angeluko merkatuan saltzen ditu boilurrak, Marsellatik ekarrita. Arrakastarik handieneko produktua, boilur freskoa eta boilurdun urdaiazpikoa ere bai.