Kargatzen...
Itxi

'U30 Aldaketaldia'

Planeta hemen hasten dela eta aldaketarako deia

Hainbat sindikatu, talde ekologista eta auzo elkartek antolatuta "trantsizio ekologiko eta sozialki justu baten alde" ekitaldiak egin dituzte gaur. Hiru adibide bildu ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

U30 Aldaketaldia izenburupean, ekitaldiak egin dituzte "trantsizio ekologiko eta solzialki justu baten alde", hainbat sindikatuk, talde ekologistak eta auzo elkartek antolatuta. Deitzaileen esanetan, larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial larria bizi dugu, eta horren aurrean norabide aldaketa eskatzen dute.

Getxon Bilboko itsasadarraren bi aldeak lotzeko urazpiko tunela egiteko proiektuaren kontra bilkura egin dute.

Mungia aldean lindanoa dela eta duten kezkaren berri eman digute "Butroi Bizirik Transizioan" elkarteko kideek.

Eta Gueñes eta Zallako berri ere bildu dugu. Glefaran enpresak egungo jarduera aldatzea eskatzen dute, kezkatuta baitaude, baso biomasa erretzeak "bizilagunen osasunean duen eraginagatik".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)