Desgaitasunak gainditzen
"Aitorrek ordenagailuari esker hitz egin dezake"
Aitor 11 urteko mutrikuarrak Angelman sindromea du eta teknologia baliatzen du eguneroko ekintzak normaltasunez egiteko. Donostiako Irisbond enpresak gailuak begiekin maneiatzeko teknologia garatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mutrikuko parke batean egin dugu hitzordua Aitorrekin. Tablet ordenagailua darama lepotik zintzilik. Gailu horri esker hitz egin eta harremantzen da Angelman sindromea duen 11 urteko mutrikuarra. Bere ama Almike San Millan eta Iera Zuazolazigorraga pedagogoa ere batu dira hizketaldi erdi-automatizatura. "Gaur egun, orain arte hitz egiteko ahalmenik ez zuten milaka pertsona komunikatzen dira gure teknologiaren bidez", azaldu digu Eduardo Jauregi Donostiako Irisbond enpresako sortzaile eta gerenteak. Guztien ahotsak bildu ditu Gorka Otaegi lankideak erreportaje batean.