Itxi

Guggenheim museoa

Bi gerra eta lau epidemia osteko Bilboren berpiztea, pinturen bidez erakutsia

Unai Urreaga | EiTB Media

Parisen izan eta Bilbora bueltan, XIX.-mende amaierako eta XX.naren hasierako estanpak margotu zituzten hainbat artistaren obrak jarri dituzte erakusgai. 27 koadro handik osatzen dute erakusketa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Guiard, Arteta, Zubiaurre... eta beste hainbat artisten lanak jarri dituzte erakusgai. Asko bilduma pribatuetakoak dira eta lehendabiziko aldiz daude jendaurreran ikusgai.

Burgesak aisialdiaz gozatzen, baserritarrak lanean, erromeriak, portua... Bilboko historian barrena bidaia egiteko aukera eskaintzen du erakusketak. "Bilbo eta pintura" du izena eta abuztuaren 29ra arte egongo da zabalik.

Ana Lopez de Munain Guggenheim museoko komunikazio koordinatzailearekin egin dugu bisita.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)