Kargatzen...
Itxi

Sagardoa, ardoa eta kortxoak

Ardoen kaliteari nola eutsi, klima aldaketaren aurrean

Neiker partaide den ikerketari buruz hitz egin dugu, klima aldaketaren ondorioak bistakoak baitira, Mikel Garaizabal enologoak azaldu digun moduan. Sagardotegiez eta kortxoez ere aritu gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Landare estalkia jartzea euri kolpeek sortutako lur higadurari aurre egiteko, mahats mordoen tenperatura jaisteko zein aukera dauden ikustea... Neikerrez gain, Nafarroa, Errioxa, Pirinio Atlantikoak eta Frantziako beste hainbat erakunde ari dira parte hartzen mugaz gaindiko lankidetza proiektuan. Helburua Europako hego-mendebaldeko mahastiak klima aldaketaren ondorioetara nola egokitu aztertzea da, ardoen kalitateari eusteko.

Horrez gain, Urnietako Elutxeta sagardotegian izan da Gorka Peñagarikano lankidea denboraldia nola hasi duten ikusten.

Eta kortxoei buruz ere aritu gara. Sintetikoa urteko ardoentzat bai, baina bestela naturalaren alde hitz egin digu Mikel Garaizabal enologoak. Gainera, erroskadun tapoiak indarra hartzen ari direla azaldu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)