Itxi

Abortuagatik aurrez aurre

Abortuaren aldekoak eta kontrakoak aurrez aurre espaloi berean

GORKA OTAEGI

Abortatzeko eskubidearen alde eta kontra daudenek bat egiten dute egunero Donostiako Askabide klinikaren pareko espaloian. Batzuk errosarioa eskuan, besteak pankarta moreak. Erdian jarri gara

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Pertsona horiek egiten ari direna jazarpena da!", oihukatzen emakume batek, haserre. Donostiako Easo kalean dabil; arratsaldero aurrez aurreko bi mobilizaziok bat egiten duten espaloi estuaren erdian. Ezkerrean dituen bi emakumeren kontra bota du oihua. Errezatzen ari dira, abortuaren kontra, haurdunaldiak eteten dituen Askabide klinikari begira. Esku batean errosarioa; bestean, berriz, kartela: "Bizia aukera dezazun otoitz egiten dugu", dio afixak. Klinika horretan umeak hiltzen dituztela salatzen du beraietako batek, eta jendea hiltzea inoiz ez dela eskubidea izango.


Parean, kartel moreak eskuan, dozena erdi feminista (grabazioa amaitzerako zortzi zirenak). "Abortuaren kontrako ekintza hau ultrakatoliko batzuena da. Ez dira ari jendearen alde errezatzen, Askabide klinikara doazen emakumeen kontra jazartzen baizik", azaltzen du beraietako batek gogoratuz abortuaren kontrako ekintzaileek 20 urte daramatzatela antzeko ekintzak egiten.


Bitartean, Easo kalean dabilen jendeak derrigorrean pasa behar du erditik. Beraiekin ere hitz egin dugu.

Audioak (1)