Itxi

Algak, itsaspeko baratzetik

Konbua, wakamea, noria, goroldio izarratua... itsaspeko baratzetik bildutako algak

Arantxa Arza | EiTB Media

Osasunarentzat aberatsak, zaporea indartzeko aproposak, ehundura berezikoak... erabilera eta aukera asko ematen dituzte algek. Proteina eta zuntz iturri ezin hobeak, mendebaldean oraindik ezezagun.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Asia izan da historikoki algak lantzen eta kontsumitzen punta-puntako herrialdea. Europar Batasunak, ordea, ikusi du badagoela aberastasun iturri bat itsaspeko alga horietan. Industria horren % 1 besterik ez du momentuz lantzen Europak, baina etorkizuneko apustu handia horixe du.

Kosmetikarako eta elikadurarako oso erabiliak, bioerregai gisara erabiltzeko zerrendan dira orain algak. Dani Lasarekin elikagai gisa dituen aukerak aztertu ditugu.

Aukera batzuk eman dizkigu "Amarauna" saioko gastronomia adituak: menestran algak, baratzuri zopan algak, alga entsalada....

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)