Dolua eta organoa
Ianire Elegezabal, erizaina eta organista: doluaz, emozioez eta sorkuntzaz
Arantxa Arza | EiTB Media
Lehen arretako erizain honek Bizkaiko elkargoaren saria jaso du: arteak eta sorkuntzak dolua gainditzen eta mina arintzen nola laguntzen duen aztertu du. Organista ere bada galdakoztarra.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ukapena. Amorrua. Negoziazioa. Depresioa. Eta eraldaketa. Doluak dituen bost faseak koadro eta grabatu banarekin lotu ditu Ianire Elgezabalek. Leonardo Da Vinci eta Francisco de Goyaren lanak aukeratu ditu, besteak beste.
Bizitza pertsonalean dolua presente izan du azken urteotan. Eta bizitza profesionalean ere, erizain gisa, askotan egokitzen zaio doluarekin lan egitea. Zer esanik ez azken urtebetean, pandemia dela eta.
Horregatik bururatu zitzaion doluaren inguruan sakontzea. “Galera baten ostean, errealitate berrirako egokitzapen prozesu bat da eta gaur egun gizakiok alde batera uzten dugu, beldurra ematen digulako. Denok pasako gara galera batetik eta garrantzitsua da prest egotea” esan digu Elgezabalek.
Galdakoko Bengoetxe auzoko elizan izan gara berarekin. Erizaina izateaz gain, organo-jotzailea ere bai baita. Aita zena zuen organista eta hark sartu zion arra. Gaur egun Ianire aritzen da hileta eta igandeko mezetan organoa jotzen Galdakaoko zazpi elizetan. (OHARRA: pluralean jarri dut zazpi baitira, 8.na Usansolokoa da)