Maskara berziklagarriak
Maskarak tenperatu altuan eraldatuz, kalitatezko erregaia sortzen du Nantek enpresak
Arantxa Arza | EiTB Media
Erabili eta botatzeko edozein maskara berziklatuz petrokimikako enpresa handietarako kalitatezko erregaia lortzen dute. Plastikoa da maskaretako materiala eta hori tenperatura altuan eraldatzen dute
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Getxoko Nantek enpresako Mikel Azkonak azaldu digunez maskaren bilketa egiten ari dira, orain pilotoa den proiektua urte amaierarako bolumen handiko proiektu izan dadin. Erabili eta botatzen diren edozein motatako maskarak berziklatzen dituzte Nantek enpresan, eta tenperatura altuan eraldatuz, kalitatezko erregaia lortzen dute. Horri beharrezko diren aditiboak erantsita, enpresa petrokimikoetan, autoetan erabiltzeko erregaia lortzea dute helburu eta momentuz emaitza onak lortzen ari dira.